Joan den martxoaren 24an, asteartez, Korrika Villa Pia lizeoaren aitzinean iragan da, eta bere ibilbidetik eraman ditu euskal sail elebiduneko 31 ikasle, 4 irakasle lagun dituela.

Asteazkenetik ostiralera, “ttipi ttapa Korrika!” ren soinu biziari eutsita, euripean eta haizearekin, Donosti zaharraren kaleak kurritu ditu, gauez Lekeitioko arrantza portu bikainaren kaiak inguratuz eta eguzkipean Sestaoko aldapa malkartsuei aurre eginez, Bilbotik gertu.

Lasterketa hurbiltzean sentitu zen zirrarak eta kitzikapenak eta euskararen alde mobilizatzeko plazerak konpentsatu dute, hein handi batean, nekearen eta eguraldiaren poderioz egin behar izan den ahalegin fisikoa.