Joan den urriaren 16an, lizeoaren sail elebiduneko bigarren mailako 15 ikasleek euskarazko teknologia digital eta numerikoaren inguruko jardunaldi batean parte hartu zuten, XARE taldeak antolaturik, Baionako CCIn.
Parte hartze tailerren, hitzaldien eta jokoen bidez, euskaraz osoki emanik, hainbat eremu ezberdin ezagutu ahal izan dituzte, hala nola argazkilaritza digitala, 3D inpresioa, robotika, bideo jokoen diseinua eta musika sortzeko aplikazioak.
Pribatutasunaren nozioaz eta sare sozialetan uzten dugun aztarnaren ondorioez ere kontzientziatuak izan dira.








