Imertsio/ murgiltze elebiduna : egun erreutsitua Villa Pia lizeoan

 

Otsailaren 26an, ostegunez, Villa Pia lizeoak ukan du plazerra errezebitzeko Largenté eta Stella Maris kolegioko hirugarren mailako ikasleak, 2. mail-elebiduneko etorkizuneko ibilbidea ezagutzeko imertsio egun batean. « Lizeoko ikasle baten bizitza bizi » / « Vis ma vie de lycéen » lelopean antolatutako egunean bere promesa guztiak bete ditu.

Goizeko 7:50 ean, ikasleak harrera bero bat jaso dute Larrun sala anfian, Villa Piako taldeek eta 2nde E elebiduneko ikasleek lagunduta; azken hauek egun osoan zehar gidari izan ziren. Laster integratu dira lizeoko eguneroko bizitzan, eta egiazko baldintzetan —baina egokituta— hainbat ikasgaitan parte hartu dute:          Bizi-Lurraren Zientzietan eta Fisika-Kimika arloko lan praktikoak eginez, baita Mistoria-Geografia eta Matematikako saioetan parte hartuz ere.

Murgiltze esperientzia honek, lizeoaren antolaketa ezagutzeko aukera eman die ikasleei, baita Villa Piak eskaintzen duen ibilbide elebidunaren aberastasuna deskubritzeko ere. Itzuliak oso baikorrak izan dira: kuriosotatea, nahia, eta elebitasunarekiko interesa sentitzen ziren goizeko momentu ezberdinetan.